Lezora goaz! Domekan; hilaren 28an itxaroten zaituegu. 9:30tan autobusez goaz. Aek aurrean hartuko dogu.Beste barik, asteburu ona izan.UDABARRI
Irakurle agurgarriok:
Udabarriko dantzariak Umeen Euskal Jaia edo Dantzari Eguna antolatzeko asmoagaz gabilz. Urteak dira Zornotzan ez dogula holakorik antolatzen eta ohitura polit hori berreskuratu gura dogu. Ume eta gazteek dantzaz gozatzeko beste egun bat izan dagien. Inguruko herrietako dantza taldeak gonbidatuz eta alkarregaz euskal kulturaren alde behar eginaz. Holako tamainako proiektu batek behar asko dakar atzetik eta horregaitik zuengana zuzenduten gara. Laguntzeko hainbat modu dagoz: umeak etxeetara bazkaltzera eroanez, begirale edo antolakuntza lanetan parte hartuz, etab. Laguntzeko prest egotekotan deitu 679625007 telefono zenbakira edo pasatu zaitez Ixerbekoa z/g-tik, polikiroldegi azpian, martitzenetan gabeko 20’00etatik 21’00etara. Guztion alkarlanagaz Zornotzan bagilaren erdialdean Umeen Euskal Jai bat posible izango dalakoan agurtzen gara. Eskerrik asko aldez aurretik. Hainbat eta hainbat urtez egin izan zan tradizino hau berreskuratu gurean gagoz. Egia esan, oso lan handia dauka honek atzetik. Halan da be, ausartu gara, eta dagoaneko bagagoz dantza taldeei deika eta gurasoen laguntza topatzen.
Hori dala eta, umeei luzatu jake eskaera, egunean bertan bazkaltzen eroango diran umeen sondeoa egiteko asmoagaz. Udabarritik at dagoan edonork be aukera dauka parte hartzeko. Gure telefonora deitzea besterik ez dozu: 679 625 007, edota mezu bat bidaltzea: [email protected] Gogoratu, ewgunean bertan, gida, laguntzaile edo monitoreak behar doguzala. Prest bazagoz esan beldur barik. Gai honeri buruzko galderarik izan ezkero, pasa zaitez gure lokaletatik martitzenetan gabeko 20.00tik 21.00ra. Eskerrik asko aldez aurretik. Badakizuenez, web orrialdea denona da, eta denon artean bete behar dogu. Horregaitik, karmen eguneko ekitaldiaren argazkiak eskatzen deutsueguz, web orrialdera igotzeko asmoagaz.
Eskerrik asko zuen parte hartzeagaitik. Adi dantzariok!
Jaietako egitarauaren barruan ikus dezakezuenez, uztailaren 22an, gaueko 21.30tan, Zelaieta parkean, Oskorri taldeak ikuskizuna eskeiniko deusku zornotzar guztioi. Euren azken CD eta DVDa aurkeztuko dabe. Azken lan hau "Dantza kontra dantza" izena dauko, eta bertan, Juan Ignacio Iztuetak jasotako dantzak aurkezten dira. Oskorrik jotako partiturak dantzatzeko gai izango gara, ezta? Ea ba! Han ikusiko zaitugu, dantzari, dantzari ekiteko prest! Noski, gida batek dantzetako pausuak esango dizkigu (erdizka, dobla, jauzi...). Animatu!
Jaietako programa ikusi eta gero, Santiago eguneko, hilaren 25eko ekitaldia aurreratu egin da. Aitite-amama eguna uztailaren 22an izango da (domeka). Dantza beraz, parke gorrian (Zubiondo plazan) izango da 22an!
Jai aldi bikaina igaro. Aurtengo Zornotzako jaietarako ekitaldi proposamena zabaldu zan 2012.urtearen hasieran. "Gartxot" antzezpen historikoa. Orreagako bataila errepresentatu gura dabe Zornotzako kultura elkarteek: musikari, koru, dantzari, antzezle... Danak elkartuko dira antzezpen erraldoia egiteko. Bertan amamak bilobari Orreagako bataila zelakoa izan zan kontatuko deutso. Gainera, dantzaz eta musikaz osaturiko ekitaldia izango da. Ekitaldia 2012ko Zornotzako Jaietan izango dala badakigu, uztailaren 23an, gaueko 22.30ak aldera, Nafarroako landetan (kanpak). Neskek, emakumeek eta gizonek parte hartuko dabe. Neskek Axuri Beltza dantza egingo dabe El Carmelo ikastetxetik etorritako adiskide batzuekin batera. Gizonek Otsagiko dantzak eta Makil jokoa dantzatuko dabez. Emakumeek ostera, txapeloaz polka, gizon eta mutilekin batera. Animatu zatezie dantzari eta gurasoak, eta etorri ekitaldia ikustera! Danak gonbidatuta zagozie! Udabarrin jadanik hartu doguz oporrak. Honeek urrira arte luzatuko dira. Aurrerago adieraziko deutsuegu.
Beste alde batetik, udako dantzaldiak komentau gura izan dogu:
Besterik barik, uda bikaina igaro eta oporren bueltan egongo gara! |
AlbisteakUdabarriko azken albisteak hemen agertarazten deutsueguz. Nabarmenenak hasierako orrian ere agertuko dira. Gaiaren arabera:
All
|