Aurreskua
2009.urteko Ondizen ospatutako Aurresku txapelketako irabazlea.
|
Gipuzkoako mutil-dantzeko / soka dantzeko / aurreskuko erreberentzia.
|
Aurreskua Euskal Herriko dantzarik ezagunena da. Bere erritmoa zortzikoarena da. Gaur egun aurresku izena erabiltzen da baina behinola mutil-dantza edo soka-dantza (taldeka egiten bazen) erabiltzen zen. Gurkera bezala dantzatu ohi da ezkontza eta beste ospakizun batzuetan. Dantzari batek egiten du dantza txistulari batek doinua jotzen duen bitartean.
Aurreskua (hirikoa edo Urikoa) lau atalez osatuta dago: 1.Aurrez-aurrekoa edo desafioa 2.Eskuz aldatzeko soinua edo banabanakua 3.Abarketak edo zortzikoa 4.Kontrapasa, Andra Soinua, Agurra edo Erreberentzia |
LETRA:
Aurresku izan degu beti euskotarren dantza, gure asaben izatearen erakusgarri. Dantza garbi, zail, osasun erakusgarri Bai aupa hi, ta aupa ni, danearen ikusgarri. (Birritan) Jantzi txuri, gerriz gorri osto orlegiaren azpian, gure besoak zabaldurik gurutze txuria egiñaz. Agur hiri nere aintziñako lagun hori, agur zuri, agur hari, agur ikusle guztioi. (Birritan) |